Kutixi artisau izozkiak Janpier, Alex eta Mikelek sortu zuten 2009ko hastapenetan. Hiru zarauztar hauetatik ostalaritzan esperientziadunak ziren aurreneko biak, eta sartu berria azkenengoa, baina denek ekin dute gogotsu proiektu berri honetan.
Haseratik aurrikusi bezela prozesu osoa burutzen da Kutixin bertan, lehengaien aukeraketa, errezetak prestatzea, izozkiak egin eta azkenik bertan saltzea.
Prozesu osoaren helburua bat eta bakarra da, azken-produktua ahalik eta kalitate handienekoa izatea. Bide horretan ordea, Kutixin ez du denak balio, eta zenbait produkturen erabilera baztertu egiten da, hala nola, kolorante eta kontserbante ez naturalak edota izozkien bolumena handitzeko aditiboak.
Kalitateaz gain, kontsumitzaile ia ororengana iritsi nahian, zenbait berezitasun ere aurkituko dituzue Kutixin: esne gabe eginiko izozkiak, soja-esneaz eta azukre (sakarosa) gabe eginikoak, infusioen izozkiak, kafe-edari hotzak eta beste hainbat, orrialde honetan bertan zehatz-mehatz azaltzen denez.
Ongi-etorriak beraz Kutixira! Gusto baduzue sartu sukalderaino.
Litro erdi eta litroko ontziak erosterakoan opari-txartela betetzen joango gatzaizkizu. 10. litrora iristean beste litro bat oparituko dizugu.
Copyright
www.kutixi.com - bixkonde kalea, 19 - (20800 Zarautz)
myalen