Esnearekin zein urarekin egiten ditugu izozkiak Kutixin.
Orokorrean frutak sorbete eran egiten ditugu, urarekin alegia, freskagarriagoak eta gantz gutxiagorekin.
Gainontzeko zaporeak berriz baserriko esnearekin egiten ditugu, kreman alegia.
Hainbat berezitasun ere aurki ditzazkegu:
Jogurt arrunta zein greziarra, esne eta azukrearekin bere puntuan, fruta zatiekin nahastua nahi izanez gero...itxura ona du, ala?
Banillazko izozkia spaguetti eran, “tomate” eta “gazta” bereziekin ontzian eta goilararekin? Afaldu gabe ere ongi izango zara hau janez gero...
Aukeratu gustokoen duzun izozkia eta momentuan prestatuko dizugu zapore horretako irabiatua.
Laranja, limoia eta okurritzen zaigun beste zaporeren bat beti izango dira prest egarria eta beroari aurre egin ahal izateko.
Dena ez dadin hotza izan, JURA marka ospetsuko makinan eginiko kafeak ere baditugu, capuccinoak, expresoak, etab. Kafe edari hotzak
Capuccino bat, izotza, esne-gain harrotua, txokolatea, karamelozko siropea...ze nahaste ote da hori? Probatu eta baietz errepikatu!
Copyright
www.kutixi.com - bixkonde kalea, 19 - (20800 Zarautz)
myalen